Descuento:
-5%Antes:
Despues:
14,25 €Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura. Liburu honek esna amets egiteko aukera ematen du...
Pertsonaia nagusiek -amona eta iloba- abentura zoragarri bat hasiko dute, eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da. Liburuak haurrentzako mundu erakargarrira garamatza: zirkuaren mundu magikora. Amets bat beste amets baten barrenean, eta nahasian aterako dira malabaristak eta pailazoak eta elefanteak lainoz eginak, eta hezur-haragizko ikusleak. Amets betea, une batez amets gaizto ere bihurtuko dena...